Inma Noble presoari 2017ra arte luzatu diote kartzela zigorra

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 5a, 01:00

INMA noble presoari kartzela zigorra luzatu eta 2017ko urtarrilaren 7an jarri diote espetxetik ateratzeko data. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez, urriaren 29an zen Ereñotzuko presoa kartzelatik ateratzekoa, «baina egun horretan bertan 197/2006 doktrina aplikatu eta 2017ko urtarrilera arte luzatu diote kondena».

Erabakia salatu dute
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du, «beste behin ere, espainiar espetxe politikak euskal preso politikoen kontrako neurri gogorrenak hartzea erabaki» duela. 1987garren urtean atxilotua Inma Noble 1987ko urtarrilaren 16an atxilotu zuten Madrilen, ETAko kide izatea leporatuta. Orduz gero hainbat espetxetan izan da, Carabanchelen, Badajozen, Cadizen, Tenerifen, Sevillan, Cordoban, Melillan, Puerto de Santamarian... Gaur egun Algecirasen dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!