Kalez Kale Kantari ekimeneko kideek plana egin dute
larunbaterako. Hileko bigarren larunbatero egiten duten bezala, eguerdiko 12:00etan Plaza Berrin bilduko dira, kantu herrikoiak abesteko. Herriko txistulariak ere animatzen dira kale buelta egitera. Kanturako afizioa duen edozein herritarrek har dezake parte, eta laguntzeko letrekin liburuska ere atera dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!