UDALAK eta herritar talde batek janari bilketa antolatzen du urtero garai honetan. Produktu jakin batzuk biltzen dituzte, herriko hainbat lekutan eta dendetan kaxak jarrita, besteak beste. Janaria Argelian dauden Saharako errefuxiatuei bidaltzen zaie, bertan bizi direnek nazioarteko laguntza beharrezkoa izaten baitute bizirauteko. Janari bilketa prestatzeko aurreneko bilera egingo dute bihar 19:30etan, Biterin.
Iaz kanpaina honi esker 6.000 kilo produktu bidali ziren Hernanitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!