Maria Magdalena Zaharren egoitzak antolatuta, hainbat ekitaldi izango dituzte ostegunetik aurrera bertako aiton-amonek. Udazkeneko ekitaldiak ostegunean hasiko dituzte Legazpira egingo duten irteerarekin; goizeko 10:30etan abiatuko dira. Ostiralean berriz, goiz eta arratsalde izango dituzte jardunaldiak. Ondo gosaldu ondoren, 10:30etan punteria ona duten hala ez frogatzeko aukera izango dute Toka Txapelketarekin. Arratsaldean berriz, 17:00etan zortea lagun izanez gero, xox batzuk irabazteko aukera izango dute bingo bereziarekin. Larunbat arratsaldean aldiz, 17:00etan, bertan bizi direnek eta bisitan joandakoek merienda gozoa izango dute; txokolatada.
Igandean argazki emanaldia
Igandea azken eguna izango dela aprobetxatuta, Madalena jai eguneko eta azken irteeretan aterako argazkiak ikusi ahal izango dituzte, arratsaldeko 17:30etan hasiko den proiekzioan.