Umeak protagonista gaur Mendizale Astean

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 7a, 01:00

MENDIZALE astea hasiko da gaur, umeentzako ekitaldiekin. Urtean zehar, elkarteak antolatutako mendi irteeretan parte hartu duten haurrei banatuko zaizkie. Ekitaldian bertan, Beti Lagun txotxongilo emanaldia ere izango da. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Biterin. Bestalde, gaur egingo dute mendiko lehen sorospen (primeros auxilios) ikastaroa, aldez aurretik izena eman dutenek. Hur Lertxundi medikuak emango du ikastaroa eta mendiko istripuak saihestu eta istripuetan nola jokatu behar den irakatsiko du. Gaur, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara, Mendiriz Mendiko lokalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!