‘Gutxiago kontsumituz hobeto bizi’ hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 3a, 01:00

Ereñotzuko Udazken Kulturala ari da amaierara iristen, eta azken bi ekintzak aste honetan izango dira. Ostegunean 19:30etan Toni Lodeiro hizlariak gutxiago kontsumituz hobeto bizi daitekeela erakutsiko du kultur etxean. Ostiralean berriz, 80. hamarkadako eskolako argazkien emanaldia izango da kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan baita ere. Bi jardunaldiak hasi baino ordu erdi lehenago, Marisol Yabenen euskal arrazako animalien erakusketa ikusteko aukera izango da kultur etxeko aretoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!