Martuteneko espetxean dauden presoek egindako artelanak ikusgai daude Hernanin, Lau Tximeneta kafetegian (Atletismo pista ondoan). Erakusketan ikusi ahal izango dira zeramika, oleo-pinturak, hondar-koadroak eta bambuz egindako artelanak, abenduaren 1a bitartean, egunero, goizeko 10:00etatik 20:00etara. Erakusketa hau proiektu baten barruan dijoa, Euskal Gizarteratze eta biktimologia Erakundeak aurrera daramakiena Martuteneko kartzelan, kirol arloan eta maila soziokulturalean. Martuteneko presoek herritarrak animatu nahi dituzte, erakusketa ikustera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!