Pozik, partidu guztian atzetik joan eta azkeneko minutuetan berdinduta

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 2a, 01:00

hernaniko bi talde nagusiek berdindu egin zituzten atzoko partiduak.

Bi partidu gogor
Emakumezkoen ligan Vasconia liderra estu hartu zuten hernaniarrek eta 1-1 berdindu zuten. Partidua gogorra izan zen. Lehen zatian Vasconiak sartu zuen gola, eta hortik aurrera partidua defendatzera jokatu zuen. Defentsa gogorra egin zuten Martutenekoek, eta Hernanik oso partidu zaila jokatu behar izan zuen. Bigarren zati guztian hernaniarrek izan zuten baloia, baina eroso jokatzeko aukerarik ez zuten izan. Aukera garbi bat izan zuen Hernanik eta gola sartu zuen, jokaldi izugarri dotorea eginda. 3 minutu falta zirela, Araitzek hasi zuen jokaldia, Anak orpoz atzeratu, Jonek erdiratu eta Maiderrek errematatu zuen poste ondoan. Gorengoen mailan, Hernani irabazten joan zen lehen zatian, Alkortak sartutako golari esker. Euskalduna 2-1 aurreratu zen, ordea, eta partidu bukaeran sartu zuen Portillok berdinketaren gola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!