EGUN berezia izan zen atzokoa herritar askorentzat. Santu Guztien Eguna zen eta jende asko gerturatu zen hilerrira. Goizetik elizako kanpai hotsekin batera, askok mezetarako bidea hartu zuten. Hildako senide eta lagunen aldeko meza izan zen atzokoa.
Loreak hartu eta hilerrira urteroko ohitura
Goizean hilerrira joan aurretik, asko herriko lore dendetara hurbildu ziren; hauek jendez gainezka zeuden
goizean goizetik. Saldutako lore motak berriz, era guztietakoak: krisantemoa, krabelinak, arrosak, margaritak, gladioloak eta abar.
Gustuko loreak erosi ondoren, guztiek bide berbera zuten aurretik: hilerrirakoa. Bertan hildako senide eta lagunei bisita egin zieten.
Gehienak eguerdi partean
Jende gehienak eguerdi aldera egin zuen bisita. Eguerdiko 12:00ak aldera, jende eta kotxe pilaketa nabaria zen hilerrian eta honen inguruetan.
Hala ere, goizean goiz izaten den lasaitasuna aprobetxatuz, izan ziren lehen orduan hurbildu zirenak ere.
Hildako senideen eta lagunen gorputzak erraustuta dituzten herritar askok hauen errautsak dauden lekuak ere bisitatu zituzten.
Animen eguna
Gaurkoan berriz, animen eguna da. Hortaz, anima guztien aldeko meza izango da San Joan Bataiatzailearen elizan, iganderoko ordutegian.