ZEINEK esan du aurtengoa tomatearentzat urte txarra izan dela? Antoni Solanok 2 kiloko tomatea jaso du duela gutxi Sagastialde eta Antziola inguruan duen baratzan. Beste aleak ere ez dabiltza urruti eta kilo inguruko pieza bat baino gehiago jaso ditu. Antoniok duen pena bakarra da hemendik gutxira baratzik gabe geratuko dela, izan ere, inguru horretan etxebizitzak egingo dira.
Halako tomatea jasotzeko sekretuarengatik galdetuta, dio ondo zaintzea dela klabea, eta landareari behar dituen ongarriak ematea, bai naturalak bai mineralak. Haziak ere egiten du bere partea.
Orain nahiko lan izango da Antonioren etxean, tomatea enbotatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!