Seniorrek ez dute partidurik izango asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 1a, 01:00

Errugbi taldeko seniorrek asteburuan partidurik izango ez duten arren, gainerako taldeek ligarekin aurrera jarraituko dute. Jubenilek eta kadeteek Landaren jokatuko dute Durangoren aurka, gaur 11:00etan. Infantilek, alebinek eta benjaminek berriz Gipuzkoako Bilkura izango dute bihar 10:30etatik aurrera. Infantil eta alebinek Anoetan eta benjaminek berriz, Bidebietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!