Gipuzkoako pelota txapelketa aurrera doa eta gaur partiduak izango dira kiroldegiko frontoian. Goizeko 10:00etan hasiko dira partiduak eta aurreneko biak paletako partiduak izango dira: Jorrin eta Zabalegi Otxotorena eta Aierberen aurka arituko dira aurrenekoan; eta bigarrenenean, berriz, Lizeaga eta Perezek Suberri izango dute aurkari. Txapelketako beste bi partiduak eskuz jokatuko dira. Hirugarren partiduan, Zapiain eta Noble Aretxabaletaren aurka arituko dira. Kiroldegian gaurko azkeneko partidua seniorrena izango da. Bertan, Oiaga eta San Sebastianek Behar Zanaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Bihar partidu bakarra
Bihar eguerdiko 12:00etan Esnal eta Gorrotxategik Aurrera Saizen aurka jokatuko dute asteburuko, azken partiduan, kiroldegian baita ere.