Emakumezkoen ligako taldeak Vasconia hartuko du gaur etxean

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 1a, 01:00

Gorengo mailan Euskaldunaren aurka jokatuko du Hernanik, Andoaingo Allurralde zelaian.

ligako zortzigarren jardunaldia jokatuko da gaur. Emakumezkoen ligan Hernanik Vasconiaren aurka joakatuko du goizeko 10:30etan Zubipen. Mutilek aldiz, etxetik kanpo jokatuko dute; aurkari Andoaingo Euskalduna izango dute, 16:30etan hasita.


Partidu zaila Zubipen

Aurkari gogorra izango dute gaur neskek Zubipen, sailkapenean lehen postuan dagoen Vasconia izango baitute aurrean. Aritz entrenatzaileak adierazi duenez «han jokatu genuen partiduan 0-1 irabazi genuen, baina nahiko justu ibili ginen. Taldea fuerte dabil, baina partidu estua izango da. Orain denboraldiko momentu garrantzitsuenean gaude eta datozen partiduak erabakiorrak izango dira».


Derbia Allurralden

Etxean lortutako azken bi berdinketen ondoren, Euskaldunari irabazi eta Hernanira hiru puntuekin itzultzea du helburu Gorengo mailako taldeak. David taldeko entrenatzailearen esanetan «taldea jokoz eta animoz ondo dabil, nahiz eta Allurralde beti zelai gogorra izaten den. Euskalduna eta Hernaniren arteko partidua derbya izaten da guretzat. Haiek ez diote hasiera ona eman denboraldiari, beraz partidu ona izango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!