Kontsulta azaroaren 9an

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 1a, 01:00

Hernaniko Lokarriko lan taldeak jakinarazi duenez, azaroaren 9an Lokarrik bakearen eta normalizazioaren aldeko kontsulta bat egingo du Gernikan. Galdera honakoa da: «Komenigarria eta zilegi iruditzen al zaizu herri kontsultak egitea bake prozesua eta bazterketarik gabeko elkarbizitza demokratikorako akordio politiko bat exigitzeko?». Paperezko botoa gernikarrek bakarrik eman ahal izango dute. Gainerakoek internet bidez eman ahal izango dute botoa, www.gernika2008.org web orrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!