Helduentzako internet ikastaroan izena emateko aukera oraindik ere

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 1a, 01:00

Hernani Institutuak internet ikastaroa antolatu du. Bi talde izango dira: 25-55 urte artekoek abenduaren 1 eta 3an izango dituzte klaseak, 17:00etatik 19:00etara. 55 urtetik gorakoek abenduren 2 eta 4an izango dituzte klaseak, ordu berean. Ikastaroak Hernani Institutuan izango dira, Santa Barbarako eraikinean. Dagoeneko talde bat osatu da baina, bigarren talde bat ere osatu nahi lukete. Ikastaroa debalde da. Izena emateko: 943 55 11 88 edo 943 55 19 83.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!