Ez da gertatzen zaigun lehenengo aldia, baina zoritxarrez aurreko asteburuan egoera ezatsegin berri bat bizi behar izan genuen. Gure taldeak ligako partidua jolasten ziharduenean, zelaiko eserlekuetan beste talde bateko, Vasconiano, jokalari batzuk zeuden partidua ikusten. Hauek irainka eta errespetu faltaz zuzendu ziren nire taldeko jokalariengana. Normala den gisan, gaizki sentitu ziren eta epailearengana joan behar izan nuen zein neurri hartu genitzakeen galdetuz. Gauzak horrela, epaileak gertatzen ari zena eta adierazi niona ulertzen zuela eta, hala jarraitzekotan partidua gelditu eta zelaitik botako genituela adostu genuen. Geure hasierako intentzioa probokazioetan ez erortzea bazen ere, onartezinak zaizkigun irainak ez ditugu zertan jasan behar, eta arbitroak norgehiagoka gelditu behar izan zuen denbora batez. Une hartan, eurengana zuzendu eta zelaitik alde egiteko gonbita egin genien. Eragozpen handirik gabe, gure proposamena onetsi zuten. Gauzak horrela, larunbatean 10:30etan, Hernani-Vasconia partida jokatuko da Zubipeko zelaian. Partida honek garrantzi haundia du guretzako, eta hori dela eta gu animatzera jaisteko gonbita egin nahiko genizueke. Gainera, 3 puntuez gain, lidertza ere jokoan egon daiteke, eta gerta daitezkeen gora-behera horietan taldeak zure babesa izanda hobekiago erantzungo duela ziur nago.
Aritz Arregi Etxenagusia, Ruben Aparicio Robles eta nesken taldeko jokalariak.