‘The Alphabet killer’ pelikulak emango dio hasiera gaur aurtengo Terrorezko Asteari

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 31a, 01:00

GAUR hasi eta azaroak 8ra arte aukera paregabea izango dugu Donostian zine fantastikoarekin eta terrorezko film berriekin gozatzeko; gaur hasten baita Fantasiazko eta Beldurrezko XIX Zinearen Astea. Inaugurazioa 20:30tan izango da eta Rob Schmidten The Alphabet killer filmak izango du jaialdia hasteko ohorea. Km 666 pelikularen zuzendariaren azken obra honetan hiltzaile baten atzetik dijoan polizi baten estutasunak kontatzen dira. Film horrekin batera, bi laburmetrai ere programatu dituzte Donostia Kulturakoek: 2 manos zurdas y un racimo de ojos manchados de gris, aurten Antonio Trashorrasek zuzendutako filma; eta Spencer Susseren I love Sarah Jane, aurten egindakoa, baita ere.

Gaueko 00:00etan, bi laburmetraiz eta bi luzematraiz osatutako saioari emango diote hasiera Donostia Kulturakoek: 2 soeurs, Emmanuel Jespersek egindako laburmetraia, eta horrekin batera Ha Na Leeren Abrasion, biak 2007an egindakoak. Ostean, bi film pantailaratuko dituzte: Brasildik ekarritako Encarnaçao do demonio José Mojica Marins-ek 2008an zuzendutakoa; eta La raíz del mal Adrián Cardona espainolak egindakoa. Interesa izanez gero, salgai daude sarrerak Servikutxa, Telekutxa eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan.

(Xabier Erdozia, Lou).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!