Matiako errehabilitazio egoitza inauguratu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 31a, 01:00

MATIAK matiak apirilean Hernanin zabaldu zuen errehabilitazio zentro berria inauguratu zuten atzo, eguerdiko 13:00ak aldera. Inaugurazioan izan ziren: Jose Antonio Agirre Matiako zuzendaria, Jose Antonio Arratibel Gipuzkoako Sanitateko zuzendariordea eta Jesus Coello errehabilitazio zerbitzuko mendikuen zuzendaria.

Inauguratzen azkena
Hitz egiten lehena Matiako zuzendaria izan zen eta adierazi zuenez «Hernaniko egoitza berritzen azkena izan da, nahiz eta agian behar gehiena izan. Eskerrak eman nahi dizkiet soluzio bat bilatzen lagundu diguten guztiei eta baita ere, egunero hemen lanean aritzen diren guztiei. Matiak egindako inkesten arabera, paziente guztiak oso gustora agertu dira». Ondoren, hitza Jesus Coellok hartu zuen eta Matiak errehabilitazioan egiten duen lana ekarri zuen gogora «patologia asko tratatzen ditugu eta daramagun bidea ona izan arren, egunero saiatzen gara hobetzen». Gipuzkoako Sanitate zuzendariak berriz, lortu dituzten bi helburuak azpimarratu zituen: «alde batetik, orain arte geneukana hobetzea lortu dugu eta bestetik, Matia osatzen duten pertsona guztiek izugarrizko inplikazioa dute fundazioan». Inaugurazioaren amaieran, Jose Luis Aperribai parrokoak Matia osatzen duten guztiak bedeinkatu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!