Hego Ameriketan barrena egindako bidaia azalduko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 30a, 01:00

EREÑOTZUKO udazken kulturalaren barruan gaur Aitzol Zerain eta Mikel Otegik Hego Ameriketan barrena egindako bidaiaren berri emango dute. Bidaia bizikletaz egin zuten eta ateratako argazkiak erakusteaz gain, bidaiarix buruzko azalpenak emango dituzte. Gaur arratsaldeko 20:00etan, Ereñotzuko kultur etxe berrian.


Bihar bertso afaria
Bihar bertso afaria izango da Ereñotzun, Xabi Paya eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Afaria 20:30etan izango da, Ur-mia elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!