Hernaniko gizonezko bat hil zen atzo Hernanin, kotxe istripuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 30a, 01:00

ISTRIPUA izan zen atzo eguerdiko 12:10ak aldera Hernanin, Urumeako autobidean, Zikuñagarako irteera inguruan. Istripuaren ondorioz, Hernaniko gizonezko bat hil zen, 42 urtekoa. Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, istripuan, Opel Corsa batek eta Mercedes markako zisterna-kamioi batek aurrez aurre jo zuten elkar. Iturri beraren arabera, hirugarren automobil bat ere izan zen istripuan, baina aurrera jarraitu zuen. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin zuten eta herrian barrena bideratu zuten zirkulazioa. Ertzaintzak jakinarazi du, tramite guztiak martxan jarri dituela, ezbeharra zerk eragin zuen argitzeko. Hirugarren kotxea aurkitu nahian ere ari dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!