Martuteneko kartzelako presoen artelanak ikusgai Lau Tximeneta kafetegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 29a, 01:00

Martuteneko kartzelan dauden presoek egindako artelanak ikusi nahi dituztenek aukera dute Lau Tximeneta kafetegian dagoen erakusketan (Atletismo pista ondoan). Erakusketa abenduaren 1a arte ikusi ahal izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Artelanen egileek erakusketa ikustera animatu nahi dituzte herritarrak «guztiei erakusketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, beti ere zuen laguntza eta asistentzia eskertuz».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!