Fermin Muguruza Sound System saioan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 29a, 01:00

Molotoff Irratiko Sound Systemn saioan Fermin Muguruza izango da gaurko gonbidatua. Fermin Muguruza euskal musikaren erreferente garrantzitsua da eta hainbat taldetako kide izana da. Gaurkoan Asthmatic Lion Sound System izeneko disko berria aurkeztuko du, azaroan kaleratuko duena. Diskoan azken bi urteetan egin dituen konta ezinezko bildumen berri ematen du. Diskoa aurkezteaz gain ere, etorkizunera begira dituen asmoen berri emango du gaur Ferminek. Saioa, gaur, gaueko 22:00etatik 23:00etara Molotoff Irratian (91.8 FM).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!