Mendiriz Mendik ikastaroa antolatu du mendiko ‘premiazko laguntza’-ri buruz

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 29a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta, mendiko premiazko laguntzaren (primeros auxilios) inguruko ikastaroa izango da azaroaren 7an, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara. Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da eta Mendiko astearen ekintzen barruan dago kokatua. Bertan mendiko istripuen aurrean erabakiak nola hartu ikasiko dute besteak beste, eta ikastaroa ematen ardurana Hur Lertxundi medikua izango da. Ikastaroa debalde izango da eta izen emateko epea zabalik dago. Bazkideek lehentasuna izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!