Garagardo Festa izango da Karobi Elkarteak antolatuta, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 29a, 01:00

Karobi elkarteak antolatuta hirugarren Garagardo Festa izango da datorren astean, azaroaren 7an. Inaugurazioa arratsaldeko 20:30etan izango da.

Festako menua
Garagardo Festetako ohiko menua izango da Karobi elkartean: txerri ukondoa, saltxitxak, patata purea eta garagardoa. Gustuko dutenentzat ketchupa eta mostaza ere izango dira aukeran. Afariaren prezioa 15 eurotakoa da eta aipatutako afariaz gain, garagardo kontsumizio bat eta litro erdiko garagardo pitxer bat ere sartzen dira bertan. Afariko bonoaz kanpo egiten den garagardo kontsumizio bakoitzarengatik euro bat ordaindu beharko da; eta kontsumizio hori litro erdikoa izango da. Garagardoa ez den beste edariren bat edan nahi dutenek, ardoa, sagardoa, kafea edo kopak esaterako, elkartearen ohizko prezioetan kontsumitu ahal izango dituzte.

Izen ematea
Garagardo Festara Karobi elkarteko sozioak ez direnak ere joan daitezke. Izen eman nahi dutenek gaur izango dute azken eguna. Bestalde, urteroko moduan, elkarteak gabonetako loteria salgai jarri duela jakinarazi nahi die herritarrei. Nahi izanez gero, elkartean bertan erosi ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!