Teklan Hernanik ez zuen asmatu markagailuari buelta ematen

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 28a, 01:00

Hernaniko senior, junior eta kadete mailako saskibaloi taldeek galdu egin zuten.

Asteburu kaxkarra izan da Hernaniko saskibaloi taldeentzat. Seniorretan, Teklan Hernanik 59-44 galdu zuen Aloña Mendiren aurka. Partiduko lehen bi laurdenetan etxeko taldea nagusi izan zen arren, hirugarren laurdenetik aurrera partidua paretsu joan zen. Hala ere, hernaniarrak markagailuari buelta ematen saiatu ziren arren, ezin izan zuten Aloña Mendiren aurka. Juniorrak Juniorrek ere Aloña Mendiren aurka jokatu zuten etxetik kanpo. Lehen laurdenean hernaniarrek partidua ondo hasi zuten arren, hau aurrera joan ahala Aloña Mendi nagusi izan zen; emaitza 59-54.

Kadeteak

Partidu kaxkarra jokatuko zuten kadeteek Sein Mutilaken aurka, eta ondorioz, partidua 90-43 galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!