Ereñotzuko Udazken Kulturala bete betean da

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 28a, 01:00

Igandeko festa egunaren ondoren, aste honetan ere izango dira ekitaldiak: hitzaldia, diapostiba emanaldia eta bertso afaria esaterako.

Ereñotzuko Udazken Kulturala aurrera dijoa pixkanaka eta aste honetan ere izango da zertaz gozatu. Bihar esaterako, testamentuari buruzko hitzaldia izango da arratsaldeko 19:00etan kultur etxean. Hizlaria, Kistiñe Lujanbio abokatua izango da. Ostegunean Iñatzuarrak bizikletan hego ameriketan zehar diapositiba emanaldia izango da Aitzol Zerain eta Mikel Otegirekin. Hitzordua 20:00etan Kultur etxean. Ostiralean aldiz, bertso afaria izango da Xabi Paya eta Jexux Mari Irazurekin Ur Mia elkartean. Txartelak Irrintzi eta Ur Mian erosi daitezke 20 eurotan.

Igandea, egun potoloa

Udazken Kulturalaren barruan, egun potola izan zen igandekoa. Hainbat ekitaldi izan ziren gazte eta helduentzat eta bizilagunek ez zuten hutsik egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!