Herriko artisten obrak ikusgai Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 28a, 01:00

Dobera Sariko IV. ediziora herritarrek aurkeztutako artelanak ikusgai daude Biteri kultur etxeko erakusketa aretoan. Obrak ikusteko aukera azaroaren 7ra arte izango da, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Guztira Hernaniko 6 artistek egindako 11 obra izango dira ikusgai eta artelanen gaia komunikazioa da. Sariei dagokienez, hiru izango dira. Epaimahaiak emango ditu horietatik bi, Nere Lujanbiok, Edorta Langarak eta Andoni Unanuek osatutako epaimahaiak hain zuzen ere. Hirugarren saria publikoak emango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!