Hernaniko odol emaileak omendu ditu Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 28a, 01:00

GIPUZKOAKO Odol Emaileen Elkarteak urtero omentzen ditu 25, 40, 50 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak. Omenaldia eta bazkaria igandean izan zen Izaskunen, Tolosan. Egun pasa ederra egin zuten bertan Hernani eta inguruko odol emaileek: eguerdian Izaskungo ermitan meza entzun eta ondoren iritsi zen omenaldien garaia. Bertan, 28 odol emaile hernaniar omendu zituzten, eskualdeko beste hainbat odol emaileren artean. Hauetatik hamazazpi odola 25 aldiz emateagatik; sei 40 aldiz emateagatik; hiru 50 aldiz emateagatik; eta beste hiru 50 baino gehiagotan emateagatik. Omenaldien ondoren, bazkari bikainarekin amaitu zuten eguna Izaskunen.

28 omenduak
25 aldiz: Aranzazu Arrizabalaga, Jose M. Beldarrain, Jon Garcia, Koldo Gonzalez, Juanjo Indakoetxea, Rosa M. Martinez, Agustina Martinez, Isabel Moreno, Kontxi Ormazabal, Pedro Ortega, Rafael Rekalde, Txaio Rios, Ana Ruiz, Alfredo Ruiz, Pedro Ruiz, Sindi Santiago.
40 aldiz: Cristina Barrenetxea, Mª Luisa Elias, Mertxe Gastesi, Rosa Lopez, Asuncion Otxotorena, Angelines Vera.
50 aldiz: Julen Lekuona, Francisco Gallego, Emiliano Rama.
50 baino gehiagotan: Teresa Arraras, Jose Elordi, Maritxu Olariaga.

Odol ematea
Odola eman nahi dutenek aukera dute Hernanin, hileroko lehen asteartean. Baldintza 18 eta 65 urte arteko adina izatea eta osasunez ondo egotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!