Hitzkide kanpaina jarri da martxan Astigarragako AEKn

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 27a, 01:00

ASTIGARRAGAKO  AEKk Hizkide kanpaina jarri du martxan aurtengoan ere, Lagundu ezazu mihia astintzen lemarekin. Egitasmo honen helburua da, ikasleei euskaltegitik kanpora ere euskeraz hitz egiteko aukera ematea. Horretarako, herritarren laguntza eskatu dute, izan ere, euskera ikasleak eta herritar euskaldunak elkartzen dira egitasmo honetan; edozein gairi buruz hitz egiteko. Ikasleak eta herritarrek beraiek adostutako maiztasunez biltzen dira, haiek adostutako lekuan. Azaldu dutenez, euskera ikasten ari direnentzat oso garrantzitsua da ekimen honetan parte hartzea, euskeraz hitz egiteko lotsa galtzeaz gain, eguneroko gaiei buruz euskeraz aritzeko ohitura hartzen baitute. Orain arte egitasmoan parte hartu dutenek, oso balorazio positiboa egin dutela azaldu dute, jendea ezagutzeko aukera ere izaten baita. Astigarragako AEKk deia luzatu die Astigarragan bizi edo lan egiten dutenei euskera ikasleei tarte bat eskaintzera animatzeko. Izena emateko: 943 55 73 54 telefono zenbakira deitu daiteke edo honako helbide elektronikora mezu bat bidali: bakarn7@yahoo.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!