Badakigu alperrik izango dala, baina ezin gera berriro ere ixilik geratu.
Zein ederki! Gure Hernaniko txoko zahar eta ederra den Atzietasen, zabor, paper eta plastiko kontainer asko erretzea izan da Euskal Herria askatzeko azken ekintza heroikoa. Inzineradora batek botako zukeen kutsadura zuzen-zuzenean Atzietasko bizilagunei botatzen!
Denda batzuek ere txikizio jasan dute Plaza Berrin. Hauek omen dira krisialdi egoera gainditzeko neurri egokiak. Atzietaseko ume jolas parkea ere nazkagarri agertu da igande goizean. Eta den dena, noski, denok gure poltsikotik ordainduko degu!
Lotsagarria benetan!
Eta Hernaniko Kronikari bi hitz. Eskertuko genizueke 25 eta 26an ateratako jai giroko argazkien jarraipen bezela, 25ko gauean izandako istilu eta txikizioen argazkiak aterako bazenituzte.
Mikel Gurutzeaga Zubillaga eta
Isabel Zubillaga Huitzi.