Hernanik 31
Oviedok 21
HERNANIK garaipen boladari eutsi zion atzokoan, Oviedoren kontra 31 eta 21 irabazita. Hernani, orokorrean, gehiago izan zen atzoko partiduan, nahiz eta zenbait momentutan estu ibili. Partidua bukatzeko minutu batzuk falta zirenean Oviedo bizkortu eta markagailuan aldea txikitzea lortu zuen (24-21). Hala ere, Hernanik erreakzionatu eta beste entsaio bat lortu zuen. Hernanik 4 entsaioa eta egin zituen: Illarramendi II, Oier Garmendia, Igor Etxeberria eta Otañoren eskutik etorri zirenak. Zigor entsaio bat ere burutu zuen Hernanik. Ligako hurrengo partidua azaroaren 23an jokatuko dute.