ISTILUAK izan ziren herrian larunbat gauean. Independentzia Egunaren bueltan manifestazioa zegoen deituta, eta honen bukaeran, 20:30ak aldera, hasi ziren istiluak. Ertzaintza ilegalizatutako ekitaldi politikoa ekiditeko Txantxillako karpan izan zen 19:00etatik. Manifestazioa Tilosetara iristen ari zela kargak izan ziren eta enkaputxatu talde batek herriko kale ezberdinetan, kontainerrak gurutzatu eta erre zituen. Atxilotuak ere izan ziren: iturri ofizialen arabera, bost. Zenbait zauritu ere izan ziren kargen ondorioz. Istiluen ondorioz kalte materialak izan dira herrian: erretako kontainerren eraginez kotxe baten kristalak hautsi ziren, hainbat banketxeetako kristalak eta kajeroak txikitu zituzten, eta bidai agentzia eta aseguru agentzia bateko kristalak ere hautsi zituzten, besteak beste. yy