Astearteroko moduan, erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan. Jaialdiko lehenengo eta hirugarren partiduak Euskal Jai Berri Fundazioa torneokoak izango dira. Lehen partiduan, 40 tantora, Martinez II eta Olazar Ibarzabal eta Aizpurua II-aren aurka arituko dira. Bigarren partiduan, 40 tantura, Iñigo eta Iriartek Juaristi eta Etxabe izango dituzte aurkari. Hirugarren partiduan berriz, 40 tantura, Matxin IV eta Gaztelu, Etxeberria IV eta Martinez I-aren aurka arituko dira. Jaialdiko azken partiduan, 30 tantura, Matxin VI-ak eta Zubizarretak neurtuko dituzte indarrak Zulaika eta Baleztenaren aurka. Jaialdia, gaur, arratsaldeko 16:00etan Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!