OHOREZKO B mailako taldeak etxean jokatuko du gaur. Atzoko Kronikan argitaratu zen larunbatean jokatuko zela partidua, akatsa medio. Partidua gaur jokatuko da, eguerdiko 12:00etan.
Hernani bolada onari eusten saiatuko da
Hasi berri den denboraldiak ekarri dituen emaitzei erreparatuta, hasiera batean gaurkoa irabazteko partidua dela pentsa daiteke. Hernanik jokatu dituen bi partidutatik bi irabazi ditu, azkena, etxetik kanpo Durangoren kontra. Bestalde Oviedok jokatutako bi partiduak galdu egin ditu. Hala ere, gehiegi lasaitu gabe, gaur eguerdian Landaren partidua borrokatu egin beharko da. Hona hemen gaurko partidurako deituta dauden jokalariak: Sarasola, Orbegozo, Insausti, Otaño II, Borja Leon, Apezetxea I, Mitxelena, Otegi, Pernas, Zapiain, Otaño I, Otxotorena, Garmendia I, Garmendia II, Genua, Etxeberria, Ramuntxo, Illarramendi II, Iker Peña, Apezetxea II, Mendizuri eta Ruiz de Garibay.