Santa Barbarako ermitaren kontrako erasoa

Kronika - Erredakzioa 2008ko urriaren 26a

OSTIRAL goizean Santa Barbarako ermita eta inguruan hainbat kalte ikusi zitezkeen. Harriak bere lekutik atera zituzten, inguruan jarritako lorontziak puskatu zituzten eta jarritako kandela eta bestelakoak lapurtu zituzten. 8 urte dira pertsona bat ari dela astero ingurua garbitu eta apaintzen, bere borondatez, eta eskatu du bere lana errespetatzeko. Azaldu duenez, urte hauetan erasoak behin baino gehiagotan izan dira, 15etik gora. Astero egiten duen lanaz gain, errestaurazio lana ere egiten du; margotu eta abar. Pertsonak horrek ez du lan horren trukean ezer eskatzen, baina nahi luke «herriko patrimonioa dena, eta erabat utzia dagoena, denon artean zaintzea, eta bere lana errespetatzea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!