Herriko merkatariei dei egin die Udalak, plastikozko poltsak gutxiago erabiltzeko kanpainan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 26a, 02:00

PLASTIKOZKO poltsak behin eta berriro erabiltzeko poltsengatik ordezkatzeko kanpaina jarriko da abenduan, Udalak antolatuta eta Berriak elkarteak sustatuta. Udalak behin eta berriro erabiltzeko 10.000 poltsa jarriko ditu parte hartu nahi duten herriko merkatarien eskura eta hauek bezeroei banatuko dizkiete. Udala dendari ezberdinekin biltzen ari da kanpainan parte hartzeko, baina oraindik ere, dendari gehiagok parte hartzea nahi luke. Parte hartu nahi dutenek Udaletxeko ingurugiro departamentuarekin harremanetan jarri besterik ez dute, udaletxeko laugarren solairuan.

Dendarientzako onurak
Udalak dendariei azaldu nahi izan die kanpaina honetan parte hartzeak ekarriko dizkien onurak. Ingurugiroaren alde egiteaz gain, izan ere milaka dira zaborretara botatzen diren plastikozko poltsak, bestelako bentajak ere badira. Udalak azaldu du, dendariek plastikozko poltsatan diru gutxiago gastatuko dutela, beze-roak behin eta berriro erabiltzeko poltsak erabiltzera ohitzen badira. Bestalde, kanpainan zehar Udalak publizitatea egiteko asmoa du eta denda horien berri emango da behin eta berriro.

Sariak zozketatuko dira hilero bezeroen artean Behin eta berriro erabiltzeko poltsak abenduan hasiko dira banatzen parte hartzen duten dendetan. Emandako poltsarekin, edo behin eta berriro erabiltzeko bestelako poltsa edo karroarekin erostera joan ezkero, boleto bat banatuko zaio bezeroari. Hilero hilero sariak zozketatuko dira eta abenduan eta ekainean sari bereziak izango dira.

2010ean plastikozko poltsak kobratuko dira
Kanpainak urte bete iraungo du eta Udalaren asmoa da 2010ean kanpainan parte hartu duten dendariek plastikozko poltsak kobratzen hastea. Kanpainak eragina izan dezan, eskatu dute ahalik eta merkatari gehienek parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!