Senior taldeek bihar jokatuko dute etxean

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 25a, 02:00

LIGA  hasi berri dute boleiboleko talde nagusiek. Asteburu honetan biek kiroldegian jokatuko dute.

Mutilen taldea
Mutilek Nagusi mailako bigarren partidua jokatuko dute bihar, eguerdiko 12:00etan Santanderreko Textil taldearen aurka. Liga joan den astean hasi zuen talde hernaniarrak, eta gainera ezin hobeto. 1-3 irabazi zuten kanpoan, Galdakaoren aurka.

Nesken taldea
Nesken taldeak partidua irabaztea izango du helburu bihar. Aurkari Gasteizko Haize Berri taldea izango dute. Joan den astean galdu ondoren, ligako hasiera kaxkarra ahaztu eta talde gasteiztarra mendean hartzen saiatuko dira. Partidua bihar, goizeko 10:00etan Kiroldegian.

Jubenilen taldea Boleiboleko jubenil taldeari dagokionez, gaur hasiko dute liga. Aurkaria Zarautzeko Lizardi taldea izango dute eta partidua Hernaniko kiroldegian jokatuko dute arratsaldeko 16:00etan hasita. Jubenilen ligan lau talde daude eta hernaniarren aurtengo helburua txapeldun geratzea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!