ereñotzuko Udazken Kulturala bete betean da. Biharkoa festako egun garrantzitsuenetakoa da auzotarrentzako. Eguerdiko 12:00etan hasiko dute eguna umeentzako emanaldiarekin. ´Artista bat naiz ni` haurrentzako emanaldia Korri, xalto eta brinko taldeak eskainiko du. Arratsaldeko 17:00etan berriz, auzoko festa izango da plazan. Lehendabizi bertako sagardoa dastatzeko eta gaztain erreak jateko aukera izango da. Bertara hurbiltzen direnek ere, auzoko produktuak eskuratzeko aukera izango dute, auzotarrek produktuak jarriko baitituzte salgai azokan. Ondoren, lehiaketa izango da. Bertan, sagarra osagai nagusitzat hartuta, plater ezberdinak egin beharko dituzte.
Euskal arrazako animalien erakusketa
Gainera, ekitaldiak hasi baina ordu erdi lehenago, euskal arrazako animalien erakusketa ikusi ahal izango da Kultur etxeko aretoan. Erakusketan Marisol Yaben argazkilari hernaniarrak eginiko argazkiak izango dira ikusgai.
Azaro hasiera arte
Nahiz eta Udazken Kulturaleko egun handia biharkoa izango den, ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute Ereñotzun azaroaren 6ra arte.
Urriaren 29an esaterako testamentuari buruzko hitzaldia izango da kultur etxean. Egun bat beranduago, Iñatzuarrak bizikletan Hego Amerikan zehar diapositiba emanaldia izango da.
Urriaren 31n bertso afaria izango da Xabi Paya eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin Ur Mia elkartean. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira Irrintzi edo Ur Mian.
Azaroaren 5ean, Gutxiago kontsumitu eta hobeto bizi hitzaldia izango da, eta azaroaren 6an 80. hamarkadako eskolako argazki emanaldia.