Ipuin kontalaria izango da asteartean udal liburutegian. Oraingo honetan Lupe Lekuona ariko da ipuinak kontatzen eta bi saio izango dira: arratsaldeko 17:30etan 3 eta 4 urteko haurrentzat ariko da; eta arratsaldeko 18:00etan, 5-7 urteko haurrentzat. Saioak Hernaniko Udalak antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!