TXANTXILLAKO obrak aurrera dijoaz eta hasi dira hainbat lur mugimendu egiten. Bertan, 178 etxe berri egingo dituzte; errontonda berri bat joango da Alberro sagardotegi parean; Inmakulada ikastetxe atzekaldetik bide berri bat egingo da; eta Sandiusterri kalea kale-itxu bihurtuko da, eta aparkamendu berriak jarriko dituzte bertan.
Obraren ondorioz aipatutako bi etxe horiek bota egingo dituzte: Arrigoain Berri, Txantxilla atzekaldean dagoena, bide estu baten ondoan; eta Lau-Bidieta etxea, Donostiarako errepide nagusian goazela semaforo ondoan dagoen etxea. Etxe hauen inguruko terrenoak ere urbanizatu egingo dituzte, Txantxillako gaur egungo aparkamenduarekin batean.
1920 urte inguruko etxeak
Lanak egingo dituen enpresak azaldutakoaren arabera, Arrigoain Berri azaro hasieran botako dute. Arrigoain Berri etxeak 84 urte ditu, 1924 urtean eraiki baitzen, eta 50garren hamarkadan zehar hainbat anpliazio egin zituzten: oilategia eta kanpoko eskailerak egin ziren, esaterako.
Lau Bidieta etxea ere garai hartan egin zuten, 1927 urtean. Eraikinak 6 etxebizitza ditu. 81 urte hauetan bizilagun aldaketak izan dira, baina bada etxea egin zenetik bertan bizi denik.
Laubidieta etxea abendu hasieran botako duela azaldu du lanak egingo dituen enpresak.
Obrak egingo dituen enpresak azaldutakoaren arabera, etxe jabeei etxebizitza berria edo dirua emango zaie.