Gipuzkoako ibilaldiak ezagutzeko aukera `Gipuzkoan zehar´ liburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 25a, 02:00

GIPUZKOAN zehar liburua aurkeztu zuten asteazkenean Donostian. Egilea Patxi Jagoba Azpirotz da eta bertan Gipuzkoako 161 ibilaldi lauak edo nahiko lauak aurkezten ditu. Liburua Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak argitaratu du eta Patxi mendizale usurbildarrak dioenez «irakurtzeko eta erabiltzeko idatzi dut; gainera, ibilaldiaren luzera, ezaugarriak, zailtasuna eta abar ere atzaltzen dira liburuan.»

Hernaniko ibilaldiak
Liburua bost ataletan dago antolatuta. Lehenengoan esaterako, Bidaosa, Oiartzun eta Urumeako ibilbideak agertzen dira. Bertan herritik egin daitezkeen edo herritik pasatzen diren zazpi ibilbide agertzen dira: Epelera, Osiñagara, Astigarragara, Martutenera, Ugaldetxo ingurura eta Txillidalekutik errekalderako bidea. Ibilbide bakoitzak fitxa bat du. Bertan egileak bidearen nondik norakoak kontatzeaz gain, luzeera, ezaugarriak, hurbilketa, bidearen hasiera eta bukaera, zailtasuna, azalpenak eta intereseko guneak ere kontatzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!