ITXURAZ partidu erraza du Hernaniko errugbi talde nagusiak gaur Landaren. Azken partidua etxetik kanpo irabazi ondoren, konfiantzarekin dira jokalari hernaniarrak. Denboraldia ondo hasi dute eta sailkapen nagusian hirugarren postuan dira. Aurkariak ordea, Oviedok, joan den astean etxean jokatutako partiduan jipoi galanta jaso zuen, Gernikaren aurka 11 eta 43 galdu baitzuen. Sailkapenean azken postuan dira asturiarrak. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da Landaren.
Seniorren bigarren taldea
Seniorretako bigarren taldeak ordea, kanpoan jokatuko du Euskal Ligako partidua bihar. Partidua Gaztediren aurka jokatuko du arratsaldeko 16:30etan.