Formazio saioak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 25a, 02:00

Parrokiko Pastoraltzak formazio saioak jarri ditu martxan. Hileko azken astearte eta asteazkenetan izango dira formazio saioak. Urriaren 29an, elizaren historiari buruzko saioa izango da F. Garcia Vianaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan, San Joan elizako aretoan, Atetxikietatik sartuta. Urriaren 31n, liturgiaren historiaz hitz egingo du, J.J. Arregik, leku eta ordu berean. Elizaren historiari buruzko saio gehiago izango dira aurrerago: urriaren 31n, azaroaren 28an, abenduaren 19an, urtarrilaren 30ean, otsailaren 27an, martxoaren 27an, apirilaren 24an eta maiatzaren 29an. Liturgiaren historiari buruzkoak ere izango dira: azaroaren 26an, abenduaren 17an, urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean, martxoaren 25ean, apirilaren 22an eta maiatzaren 27an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!