Elkarteak langile bat behar du

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 25a, 02:00

AMHER Hernani elkarte multikulturalak langile bat behar du elkarteko lanak egiteko. Perfila: lanpostuari egokitutako formazioa, inmigrazioarekin lotutako eskarmentua, gizarte gaietarako atxikimendua. Eginkizunak: pertsona etorkinei aholkularitza zerbitzua eskaintzea, AMHER elkartearen planak garatzeko laguntza eskaintzea, eta bulego eta idazkari lanak egitea. Ordutegia goizeko 09:00etatik 13:00etara. Eskaera eta kurrikuluma aurkezteko azken eguna azaroaren 14a izango da. Elkartearen helbide eta telefonoa: Latsunbe auzoa, 42 (Transpacar); 943 33 60 71.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!