Gipuzkoako txapelketako pelota partiduak jokatuko dira gaur Hernanin eta baita herritik kanpo ere. Gaueko 21:00etan hasita honako partidu hauek jokatuko dira kiroldegian: kadete mailan, Leonet-Garcia/Zarautz; eta Erize-Elorza/Mundarro. Aginagan, 18:30etan hasita eta jubenil mailan, Zapiain-Noble ariko dira Usurbilgo bikotearen kontra. Eskoriatzan 20:00etan hasita eta senior mailan, Esnaola eta Gorrotxategi ariko dira Eskoriatzako bikotearen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!