‘Cartas de Alou’ filmarekin hasiko da gaur inmigrazioari buruzko zine zikloa

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 24a, 02:00

inmigrazioaren gaiaren inguruan sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan Amher elkarteak, Hernaniko elkarte multikulturalak. Oraingo honetan zinea erabili nahi izan du elkarteak herritarrak gai honen inguruan gogoeta egitera gonbidatzeko. Zikloa gaur hasiko da Montxo Armendarizen Las cartas de Alou filmaren proiekzioarekin. Proiekzioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biterin, eta sarrera debalde da. Proiekzioaren ondoren mahaingurua izango da, gehienez ere 21:30ak arte luzatuko dena. Mahaingurura Chema Castiello gonbidatu dute, Gijoneko Institutuko irakaslea eta zinea eta inmigrazioaren gaian aditua.

Sariak jasotako filma
Cartas de Alou filma Elias Querejetak ekoiztu eta Montxo Armendarizek zuzendutako filma da. Senegaleko 28 urteko gizon bat da filmeko protagonista. Senegaleko pertsona talde bat Espainia helgoaldera iristen da, tartean Alou protagonista. Almerian duen guztia lapurtzen diote eta kalean saltzaile lanetan hasiko da. Bere atsedenaldietan, familiari kartak idatziko dizkio Alouk, bizimodu eta abenturen berri emanez. Cartas de Alou filmak sariak jaso zituen bere garaian, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eta Zilarrezko Maskorra, pelikula onenari eta aktore onenari. Goya saria ere jaso zuen gidoiarengatik eta pelikulako argazkiarengatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!