Bihar Independentzia Eguna ospatuko da Hernanin. Goizeko 11:00etatik aurrera kalejira, txupinazoa, kale animazioa, bertso poteoa, 1.000
lagunentzako sagardotegia, sokatira lehiketaren finala eta ekitaldi politikoa izango dira. Kontzertuak ere izango dira Txantxillako karpa haundian: Betagarri, Anestesia, DJ Bull, Ken 7, Neguri Gorriak eta Amaiur taldeekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!