EREÑOTZU aldean izango da animazioa gaurkoan. Udazken kulturalaren bueltan ekintza ezberdinak antolatu baitituzte. Gaur esaterako, arratsaldeko 17:00etan, partxis lehiaketa izango da kultur etxean. Gaueko 22:30etan, Ania abeslariaren emanaldia ere izango da, Ur-Mia elkartean.
Igandean jai haundia
Igandean, eguerdiko 12:00etan, Korri, xalto eta brinkoren emanaldia izango da haurrentzat. Arratsaldeko 17:00etan, auzoko festari emango diote hasiera: gaztain erreak, bertako sagardo dastaketa, auzoko produktuen azoka eta sagarra osagai nagusia duten plater lehiaketarekin.