Adineko ezinduak zaintzen dituzten pertsonentzako ikastaroa azaroan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urr. 24a, 02:00

bere kabuz moldatzen ez diren 65 urtetik gorako pertsonak zaintzen dituzten senitarteko eta pertsonentzako ikastaroa jarri dute martxan Ongintza Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sendian programaren barruan. Asmoa da pertsona hauei formazioa, laguntza eta babesa eskaintzea zaintzaile lanari behar bezala aurre egiteko.

Landuko diren gaiak eta izen ematea
Ikastaroa azaroaren 24tik 28ra izango da, astelehenetik ostiralera. Eta egun bakoitzean gai ezberdin bat landuko dute: pertsona dependienteen eta beren arazoen berri emango dute; komunikatzeko eta lasaitzeko teknikak; enfermeritza eta laguntza teknikak; gizarte laguntzak; eta alderdi legal eta etikoak landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroak arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango dira, eta honako baldintza hauek bete behar dira parte hartzeko: 65 urtetik gorako ezindua zaintzea, eta sendian programako orria betetzea. Gehienez ere 15 lagunentzako plazak izango dira. Izena emateko Ongintza Patronatura deitu behar da 943 5578 54 telefonora eta gizarte laguntzaileengatik galdetu.

Ikastaroa eginda laguntza taldean sartzeko aukera
Ikastaroa egin ondoren nahi dutenek zaintzaileentzako laguntza taldea osatzeko aukera izango dute. Laguntza taldean parte hartzeko beharrezkoa da ikastaroa egitea. Dagoeneko badago laguntza talde bat, aurreko urteetan egin diren ikastaroetan parte hartu dutenekin osatutakoa. Orain bigarren laguntza taldea osatu nahi dute, ikastaroa egiten dutenekin.

Hernaniko adinduentzako zerbitzuen gida atera da
ONGINTZA Patronatuak herriko adinekoentzako zerbitzuen gida atera du; eta egun hauetan buzoneatuko dituzte etxeetan. Izaskun Ezeiza Lehendakariaren agurrarek eta sarrera txiki batek ematen dio gidari aurkezpena; eta hortik aurrera azal-tzen dira adinekoei bideratutako zerbitzuak, banan bana eta modu laburrean: Goiz Eguzki jubilatu etxea, etxez etxeko laguntza zerbitzua, etxeak ezindutako adinekoei egokitzeko laguntza teknikoak, eguneko zentroa, gizarte jantokia, aisialdi zerbitzua, aldi baterako bizilekua, desgrabazio fiskalak, laguntza psikologikoa, zaintzaileentzako laguntza taldea, asteburu pasako zerbitzuak, familia harrera eta diru laguntzak, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!