LIGA aurrera doa pixkanaka eta asteburu honetan Hernaniko futbol taldeek zazpigarren jardunaldia jokatuko dute.
Gorengo maila
Gorengo mailako taldeak Trintxerpe izango du aurkari. Aurreko asteburuko berdinketaren ondoren, talde hernaniarra goiko postuetatik urrundu egin da. Beraz, gora begira jarraitzeko asmotan, gaur irabaztera ezinbestekoa dute txuri berdeak. Aurkaria atzetik du Hernanik, zazpigarren postuan eta joan den astean 5 eta 2 irabazi ondoren, indartsu etorriko da Zubipera; partidua arratsaldeko 16:30etan.
Emakumezkoen liga
Emakumezkoen ligako taldeak berriz, Ostadar izango dute aurkari. Joan den astean kanpoan Intxaurdiri erraz irabazi ondoren, etxeko hiru puntuen bila aterako dira bihar. Aurkariak ere partidu bikaina jokatu zuen aurreko asteburuan eta 3 eta 0 irabazi zuen. Sailkapen nagusian, Hernani, orain ateratzen dizkion 3 puntuak bikoizten saiatuko da bihar, arratsaldeko 16:00etan hasita.